Mikel Irizar: Kontxako baranda

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 3a

Argazkian Kontxako barandillaren zati bat, itsasoak apurtu eta hondarretara botata. Kalte handiak egin ditu asteburuko itsalsaldiak eta argazki ikusgarriak eragin. Baina Kontxakoa aukeratu dut, ezin hobeto islatzen duelako Easo ederraren eta itsaso piztiaren arteko amodioaren bortitza.

Inguruan entzun ditut iritzi zentzudunak esanaz lehenago edo geroago itsasoak berreskuratu egiten duela gizakiak kendu ziona; eta iritzi urduriak oraingoa lotuz klima aldaketaren ondorioekin eta etorri datorren apokalipsiarekin.

Niri ordea burua beste norabaitera joan zait: azken boladan daukan etorria ikusita, ez al da Barcina irtengo esanaz zorioneko egunean galdu zuela Nafarroak itsasaldea Bizkaiko golko arriskutsuan, eta alde ederreko giro baketsua dagoela Errioxan eta Aragoien!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!