Beti izan dugu geure burua geure bizibidearen arabera definitzeko joera. Nik ordea, askotan, ez dakit "zer naizen" galderari erantzunik ematen: abokatua, irakaslea, baita ikaslea ere... Azkenean, prekarioa naizela izan ohi da nere erantzunik zuhurrena.
Prekario hitza, "precarius" latineraz, plegaria edo otoitz erro berberatik dator eta erregu edo eskaeren bitartez lortutakoari egiten dio erreferentzia. Zuzenbide erromatarran mailegu mota bat ere bazen prekarioa, non jabeak zerbait uzten zuen berak nahi eta eskatu arte. Berez, prekarioan uzten zena, ez omen zen ez itzela, ezta iraunkorra ere.
Nire ustez ordea, iraunkortasun eza ez da prekarietatearen zerizana zehazten duen ez ezaugarri bakarra ezta kaltegarriena ere, denbora falta baizik. Bizitzan, denbora da daukagun gauzarik baliotsuena, senide eta lagunekin egoteko, gustoko duguna gauzatzeko, amesteko edo guztion artean beste gizarte mota bat eraiki ahal izateko alegia. Beraz, aisialdia nola geure bizitza antolatzeko eskubidea ukatzen dizkigute.
Baina ezer ez da betiko eta egon daitezela adi sistema honen sustatzaileak! Uste baino lehenago prekarietatean bizi garenok, baimenik eskatu gabe, beharrezkoa duguna hartu eta ez digute hala nola berriro kenduko!!