Navarra y España van bien. Baina badira hor,nonbait ezkuturik,Nafarroa deuseztatu nahi duten kriminalak. Badira, bai, geure instituzioak zapuztu nahi dituztenak. Batzu irakaslez mozorrotzen dira geure institutuetako haurren artean beren kredoa zabaltzeko. Besteak funtzionariez mozorrou dira geure foru komunitatea apurtzeko eta inoiz esistitu ez den ustezko euskal eta ustezko herri batetan anexionatzeko. Geure administrazio foralaren baitan
zeudela bagenekien. Baina, kasu, orain jefaturen bila dabiltza.
Kontuz, bada, kasu! Ez baditugu salatzen, ez baditugu gelditzen, geureak ja egin du. Peligrosoak dira. Oso. Itsusiak izateaz gain, normalean txandalak daramatzate. Horrela deskubrituko dituzue. Eta askotan, motxila ere daramate. Eta motxila barruan… nork daki zer! Ez dute asmo onik. Ez, ez. Gainera, hoietako asko, D ereduan ikasiak dira, nota oso onak ateratzen zituzten, baita selektibitatean ere, areago unibertsitatean. Euskara eta ingelera ongi menperatzen dute, ez G ereduan edo PAIn ikasten duten ikasleek bezala. Konkurtso-oposizioetan lehen ateratzen ohi dira, hori ere bai. Bertan jaiotakoak dira, baina ez dira bertakoak. Ardiak ematen dute bainan otsoak dira.
Beno, ulertzen duzue, jente normala da, bainan ez dira UPNkoak eta jefaturak betidanik geureak izan dira, UPNn gaudenonak. Nafarroako lehendakaritza eta gobernua bezala. Besterik ezin dugu onartu. Eta ez dugu onartuko ere.
Madrid, S.O.S., S.O.S., S.O.S…!