Jose Iribas kontseilariak esan du LOMCE hezkuntza erreforma ezarriko duela, baina "egokituta". Nafarroako Hezkuntza kontseilari Iribasek esan du hezkuntza erreforma ezarriko duela, "baina egokituta". Horrek zer esan nahi duen ez du zehaztu. Nafarroako ekonomia %0,3 hazi da 2013ko azken hiruhilekoan. Urte osoan, ordea, %1,3 txikitu da. Udal hautetsiek batzarra eginen dute larunbatean Berriozarren, udalen mapa berrantolatzeko legeak eragiten dizkien "kezkak" aztertzeko. EH Bilduk emakume nafarren abortatzeko eskubidea defendatzeko eskatu dio Gobernuari. Barañaingo Udalean Nafarroa Bai 2011 taldea utzi du Consuelo de Goñi Aralarko kideak, eta aurreratzean atxiki gabeko zinegotzi gisa ariko da. Kultur proposamenetan, Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin "Jainko txiki eta jostalari hura" errezitaldi-kontzertuaren inguruan. Iritziaren Plazan, gaur: Koldo Martinez.