Fermin Erbiti: Boomerang efektua

Euskalerria Irratia 2014ko urtarrilaren 30a

Partidu Popularrean pitzadurak sortu dira. Batzuek diotenez, eskuin muturrekoak badoaz, hiztegiaren izena duen alderdi berri batera. Aznar eta Mayor Oreja –dakizuenez zentristak, biak- ez daude eroso, baina momentuz alderdian segituko dute.

Ez dakit nondik atera diren ultraeskuindar horiek. Espainiar estatuan berriki hildako Blas Piñar eta besteren bat omen ziren eskuin muturrekoaren ordezkari bakarrak, beti ere Parlamentuan sartzeko behar adina boto lortu gabe.

Misterio handirik gabeko kontua da, dakizuenez: PPk bere burua zentro eskuindartzat hartzen badu ere, eskuin muturreko jendea ere bazuen eta badu, uste baino gehiago. Eta, urtetan, komunikabide ultraeskuindarrekin elkarlanean aritu da mamu batzuk aireratzen, erantzukizunik gabe jokatzen.

Orain asaldaturik ikusi ditugu, ETAren biktima batzuek Euskadiko Partidu Popularraren jokamoldea salatu dutelarik, haien ustez epelegi jokatzen ari delako. Boomerang efektua esaten zaio horri.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!