Saioa Alkaiza: Bardoak, bagoaz

Euskalerria Irratia 2014ko urt. 30a, 12:54

Bertso eguna ospatu dugu orain gutxi generoaren inguruan. Eta oraindik gaude bertso resakarekin. Baina hori ez da nahikoa kantatzeari uzteko.

Oraintxe hasiko gara eta Nafarroako Taldekako Bertso Sariketarekin. Bardoak izeneko ekimenarekin.

Eta zer da bada Bardoak?

Bertsolaritza da, kolektibotik ulertuta eta ez soilik norbanakotik. Errima eta doinuak eremu berrietara zabaltzeko hautua da. Bertsoa bertsozale ez direnengana heltzeko saiakera. Lagunarteko jolasa. Kantua. Inprobisazioa eta batez ere gauzak beste era batean egiteko gogoa.

Da gaztetxea oholtza bihurtzea. Kultur etxea tabladu eta auzokideak kantukide.

Da 20 saio baino gehiago Nafarroa osoan. Hau da, baina askoz gehiago ere bai.

Beraz, orain badakizula Nafarroako Taldekako Bertso Ekimena zer den, galduko duzu?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!