Burutazioaren tartean, Patxi Zubizarretaren txanda izan da gaurkoan. Mikel Mendibil marrazkilariak, "Bizi" izeneko bere lan berriaz hitz egin digu. Miren Epaltzak, "Kalekalde" aretoan eginen den hitzaldi zikloaren berri eman digu. Bukatzeko Epiktetoren kutxa zabaldu dugu, Josetxo Azkona Rabrindanath Tagore pentsalariaren inguruan mintzatu zaigu.