Egia da batzuek twiterrean erran dutena. Barcinak batzuetan vascoak ikusten ditu. Tristea da gero, gure gobernuburua Madrila joan beharra hedabideek kasu pixka bat egin diezaioten. Tristea da, langabeziaz, egoera ekonomikoaz, bere administrazioaren paralizazio gero eta nabarmenagoaz deus erratekorik ez, eta ETAz aritu beharra. Tristea existitzen denaz hitz bakarrik ere ez erratea, eta kasik existitzen ez den zerbaitez etengabeko jario hori. Bera edo dilubioa. Barcinak uste du zerbait dela eta nork baieztatua behar du. Horretarako joaten da Madrila. ETAri bezala, bere existentziaren berri eman diezaioten. ETA bezala, Barcina ez da kasik existitzen.