Josi Basterretxea: Soinuari bai, partiturari ez

Euskalerria Irratia 2014ko urtarrilaren 29a

Olatu eta olatu artean etorri da albistea, eta berarekin batera argazkia. Paristik dator gaurkoa, artista hura bezala. Frantziako Parlamentua erakusten du argazkiak, bertan bozka izan da. Emaitzen arabera, parlamentariek Gobernuari eskatzen diote ‘Euroituna’ izenpetzea, alegia: aintzakotzat hartzea frantsesa ez diren Frantziako gainerako hizkuntzak: aintzakotzat eta frantziartzat hartzea euskara, okzitaniera, bretoiera…

Soinu ona du musika horrek. Baina, iparralde nahiz hegoaldeko euskaltzaleak kexu dira: neurria berandu dator eta, itxuraz, murriztailea izango da. Hala diote beren kexuan.

Hartara, partitura aldatzea eskatzen ari dira Ipar Euskal Herriko euskaltzaleak. Soinulariak Paristik etorri eta gure artean jo nahi baldin badu, pentagraman idatzi dioguna interpretatu beharko du. Bemol eta guzti. Diese eta guzti. Hala diote.

Partitura aldatu beharko da, noski. Halere, lehen ez bezala, orkestrara deitu dituzte soinulari denak. Ez da gutxi. Nahikoa ote den ikusi beharko. Etorkizuna, ikuskizun…

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!