Yolanda Barcina desesperatuko joan da Madrila berriz ere polemika bila: euskararen eta abertzaleen aurka egin du. "ETA irakaskuntzan ez ezik Foru Administrazioan ere infiltratu nahian dabil", esan du Barcinak. Bitartean, hemen, agerikoak dira bere Gobernuaren ahuleziak eta ondorioak: hipotekek kalteturiko herritarren plataformak "benetako irtenbideak" eskainiko dituen alokairu soziala eskatu dio Gobernuari. CRANA Fundazioko langile Jorge Iriartek esan du "ezinezkoa" dela Gobernuak eurek egin duten lana bere gain hartzea. Foru Ogasunaren krisian "izebergaren tontorra" besterik ez dugu ezagutzen diote Martxelo Diaz eta Ibai Fernandez kazetariek. Osasun Departamentuan beste dimisio bat.