Inma Errea: Txostenaren metamorfosia

Euskalerria Irratia 2014ko urtarrilaren 28a

Demokraziaren eta giza eskubideen ikuspegitik hain kezkagarria izango ez balitz hainbeste herritar zelatatu izana –irakasle izan, irakaskuntza-eredu jakin batean lanean aritu eta ustez ideologia zehatz bat edukitzegatik–, istorio xelebre askoa izango litzateke D ereduari buruzko txostenarena.

Hasieran, txosten polizial bat omen zen, balizko delitu ezezagun bati aurre egitekoa –edo aurrea hartzekoa, hori ere argitu gabe baitago–. Gero, Guardia Zibilean bertan norbaitek lanpostu bat lortzeko eginiko tesia bilakatu zen. Eta ondoren, mamu bihurtu zen, Barne ministroak berak haren existentzia ukatuta. Ministroari kontra eginik, Iribas Hezkuntza kontseilariak esan zuen txostena izan badela. Orain, kontseilari horrek txostena parlamentariei ez diela eman behar justifikatzeko, Nafarroako Parlamentuko zerbitzu juridikoek diote “materia klasifikatua” dela, “erreserbatua”, prentsan agertutako irudietan ikusi bezala txostenean bertan erreserbatua hitza idatzita dagoelako.

Kafka biziko balitz...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!