Maria Jaurrietaren etxe kaleratzea salatzeko beste protesta bat egin du Hipotekek kalteturiko herritarren Plataformak Iruñeko Udaleko Gizarte Politika eta Berdintasun Alorraren parean. Foru Ogasunean piztu den krisiaz azalpenak eman beharko dituzte Parlamentuan Barcinak eta Goikoetxeak. Fernando Sebastianek homosexualitatearen inguruan egin dituen adierazpenak gaitzetsi ditu Legebiltzarrak, UPN eta PPren kontrako botoekin. "Besta Berri" ikuskizuna, larunbatean, Baluarten. Iritziaren Plazan, gaur: Nekane Perez.