Santi Leone gaurkotasunaz mintzo

Euskalerria Irratia 2014ko urtarrilaren 27a

Santi Leone, Argia-ren irudi batean.

Astelehenero legez, Santi Leoné irakasle, historialari, idazle eta pentsalaria gaurkotasunaz mintzatu zaigu Metropoli Forala saioan. Azken egunotako berriei buruzko iritzi kritikoa luzatu du gurean. Dekalogo bakarrean, hamar albiste eta hamaika gogoeta.

Remakeak, omenaldiak, bigarren zatiak

1. Ane Etxegoien (edo Anne Etchegoyen), Frantzia liluratua duen kantaria. Atzo, Iñigo Aranbarrik artikulu ederra idatzi zuen kantari honek eragin dituen iruzkinez. El Correon, berriz, nabarmendu zuten bere bi ama-hizkuntzetan (espainola eta euskara) eta bere hizkuntza propioan (frantsesa) kantatzen duela. 

2. Marta Vera, Nafarroa nazkatua duen kontseilaria. Bigarren urtea da Nafarroako ospitaleetako sukaldeak pribatizatu zituztenetik, eta Osasun kontseilariari eta, jakina, Yolanda Barcinari eskertu behar diegu, orain eri daudenei eta hauen laguntzaileei kaka eskaintzen bazaie egunero otorduetan. Horrelako gauzak estaltzeko, kea bota behar,adibidez:

3. Bilduk e-mail bat igorri omen die “bere” funtzionarioei, Nafarroako administrazioan ardura duten karguak erdiets ditzaten. ETA hezkuntzan infiltratzen ari da (eta bada txostenbat hori frogatzen duena) thriller arrakastatsua egin zutenen eskutik, Baduzu e-mail batkomedia politiko-erromantikoa heldu zaigu (Meg Ryanek eginen du Bakartxo Ruizenpapera, eta Tom Hanksek funtzionario gaizto fanatikoarena). Ametsetan ere ikusten gaituzte,French kiss filmak jartzen die musika haien ametsei.

4. Kazetaritza objektibo eta eredugarriari egiten ari garen omenaldi honetan, ez dezagun ahaztu La Razón-en lerro-buru hau: “Gosearen ilarak separatismoaren hiriburuan”.Bigarren zatian azalduko digute katalanak zenbat maite duten, eta, hirugarren batean,Espainian mundu guziak bapo jaten duela Rajoyri esker.

Hiru omenaldi

5. Donostiako udal liburutegiari Txillardegi izena paratu nahi (izan) diote, baina jarria zegoen kartela kendu dute, PSEren salaketa baten ondorioz. PP eta EAJ ere horren contra agertu ziren.

6. Burgosko udalak Juan Yagüe jeneral frankistaren omenez eginiko erakusketa bat hartu du udalaren erakusketa areto batean. Erakusketa Yagüe fundazioak antolatu du, etaizenburua du Un hombre y el resurgir de Burgos. Yagüe. Militar horrek Badajozko triskantza egin zuen Badajozen, Gerra Zibilaren hasieran, kazetari estatubatuar bati harro aitortu zionbezala.

7. Gregorio Ordoñezi Donostian egindako omenaldian, agerian gelditu dira PPren politikarekiko desadostasuna eta zenbait sektoreren eskuin aldera lerratze geldiezina. Mundura hobera egiten ari da, omen

8. Omenaldia Bernardo Atxagari Nafarroako Ogasunean: bi dimisio jaso ditut oso denbora gutxian. Nafarroako gobernua krisian dago aspalditik; normalena hauteskundeak egitea litzateke, edo hauteskundeak eginaraztea, baina bai UPN bai PSN beldur dira, hori eginez gero, gauzak okertuko ote zaizkien.

9. Davosen beren buruari egin diote omenaldia munduko aberatsenek; bilera horretaz solasean, Chencho Ariasek berri ona eman zigun Espainiako Radio Nacionalean: mundua hobera egiten ari da, ez okerrera. Mudua hobera egiten ari da: ez da behar Chencho Ariasek erratea; aski litzateke Maria Jaurrietari galdegitea.

10. Joan den astean, Park Chan-wook zuzendari korearraren Old boy filmaren remake estreinatu zuten, Spike Lee-k egina. Alferrikako remakea dela idatzi du Carlos Boyerok ElPaís-en; eta alferrikakoa jatorrizko lana ere, eta horrekin ez nago ados. Park Chan-wookenfilma gustatu ez bazitzaion, bere problema, eta kitto, film hartan dena baitzen kitzikagarriaeta liluragarria. Eta musika, ederra.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!