Aitor Etxarte: Misiolaria lapikoan

Euskalerria Irratia 2014ko urtarrilaren 27a

Igandea, goizeko 8:00ak, irratian beste seinale baten bila jo dut ohiko“Meza Santua Arantzazutik” libratzeko. Hara non, Filipinetan izandako tifoi erraldoien ondorengoak dituzte mintzagaia. Haurrak dira berriaren gunea.

Egia da. Badakit Gobernuz kanpoko erakunde guztiak ez direla berdinak. Guzti-guztiak ez, egia. Atzerrian lan egiten dutenen artean kolonialismo humanitario deitu den hori garatzen dute. Guzti-guztiak ez, egia.

Hor izanen dira katastrofe klimatiko-geologikoen gune informatiboekin estuki lotuak. Atzerriko miserien espektakuluaren bueltan. Gosete edo gerretako osagaien parte izanik. Guzti-guztiak ez, egia.

Kooperanteak turista profesionalak dira, erromes erlijioso eta humanitarioak, filosofo peripatetikoak, zapaldu berria duten gizartearekiko adituak, zibilizazioaren balore unibertsalen propagandistak, misiolari eredugarriak. Jakina, guzti-guztiak ez.

Sarrionandiak Zambiako lehendakari izan zen Kenneth Kaundaren hausnarketa dakar “Moroak gara behe lainoen artean?”: “Ingelesak, bere Manchesterreko produktuentzat merkatu berri bat nahi duenean, misionista bat igortzen du, natiboei Bakearen Himnoa erakusteko. Natiboek misionista hiltzen dute, eta orduan, ingelesak armak hartzen ditu kristautasunaren defentsan. Horregatik egiten du gerla, horregatik konkistatzen du natiboen lurra, eta zeruetatik eman zaion ordain gisa jabetzen da merkatuaz.”

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!