Gaurko solasaldi nagusian, Iruñeko Udaleko lau hautetsi izan dira gurean: Nafarroa Baiko Aitor Lakasta, Bilduko Patri Perales, Aralarko Aritz Romeo eta Ezkerrako Edurne Egino. Mintzagaiak bi izan ditugu: batetik, etxe kaleratzeak eta alokairu sozialak; bestetik, hiri garraioaren defizitari aurre egiteko zerga berri bat ezartzeko asmoa.