Ehun pertsona daude ogi baten aurrean bilduta. Horietariko batek, erditik pasatzen du labana eta ogi erdia jan egiten du, baita ase gelditu ere. Gainontzeko laurogeita hemeretziak beste erdia mozten hasten dira, laurogeita hemeretzi zati egin nahian, bana hartzeko gogoz; ez dute, baina, lortzen eta papurrak baino ez dira agertzen ogi erdi hori izandako tokian.
Horrelakoa omen da munduko aberastasunaren banaketa. Oxfam Intermonek argitaraturiko txosten baten arabera, munduko pertsonen %1ek, aberastasunaren %46 dauka. Ogiaren adibidea ez da bakarrik bidegabekoa. Milioika pertsonarentzat tragikoa da: ez dute ezta papurrik ere lortzen eta gosez hiltzen dira; egunero.
Zerbait aldatu beharko genuke, ezta?
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!