Hazkunde ekonomikoa ez da krisi ekonomikoaren irtenbidea, nahi eta, halako hotsak entzun askoren ahotan. Kontrakoa defendatzen dutenak ere badira, deshazkundearen aldeko direnak alegia. Mugimendu horretako kidea da Luzio Tabar.
Hazkunde ekonomikoa da krisiaren oinarrietako bat haren esanetan. Beraz, astakeria da oinarrietako bat erabili nahi izatea konponbide gisa. Pentsaera eta jokaera aldaketa garrantzitsu baten beharra ikusten du gizartean. Eta bide horretan, deshazkundeak hazkunde ekonomikoaren mitoa eraisten saiatzeko probokazio izan nahi du.
Irudia: decrecimiento.com