Langabezia jaitsi da iaz, baina ez da enplegurik sortu. Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuek hala adierazten dute. Hazkunde ekonomikoa da krisiaren "oinarrietako" bai, eta beraz, "astakeria" da oinarrietako bat konponbide gisa erabili nahi izatea. Hala uste du Luzio Tabar Bira Beste Aldera taldeko kideak. Deshazkundea proposatzen du, eta horren inguruko hitzaldia emanen du gaur Zaldiko Maldiko Elkartean, 19:30ean. Beste etxe-kaleratze bat Ezkaban: 43 urteko emakumea eta Down Sindromea duen 8 urteko semea alokairu sozialeko etxebizitza batetik kaleratu dituzte gaur goizean. Eta Foru Ogasunaren krisia ere albiste garrantzitsu Iruñerrrian Gaur.