Fermin Erbiti: Leguineche

Euskalerria Irratia 2014ko urtarrilaren 23a

“Zure burua ezagutzeko bide laburrena mundu oso zeharkatzea da, munduari buelta ematea”. Esaldia atzo zendutako Manu Leguineche kazetariarena da.

Leguinechek kazetaritza abentura bihurtzen jakin zuenetakoa zen. Unibertsitatean ikasten ari ginela, jende askok amesten zuen hori: munduan barna ibili, gerretan-eta, hori dena behar bezala kontatzeko. Kazetaritzan, beste lanbide gehienetan bezala, urrutiko intxaurrak hamalau, bertara joan eta lau.

Lekutan daude amets horiek, eta baita Leguinecheren tankerako kazetariak ere. Haren amesgaiztorik ikaragarriena litzateke gaur egungo kazetari gehienen helburu nagusia: erredakzio batean hasi eta abenturarik gabeko lanari eustea.

Kazetaritza krisian dago, ez bakarrik egoera ekonomikoaren ondorioz. Eta krisitik ateratzeko modu bakarra, agian, kazetaritzaren helburua gogoratzea da: begiak zabaldu eta gertatzen denaren berri ematea, ahalik eta txukunen, ahalik eta zintzoen. Leguinechek ongi zekien lezio hori.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!