Iruñerrian Gaur 2014-01-22

Euskalerria Irratia 2014ko urtarrilaren 22a

Foru Ogasunean gertatzen ari dena da albiste nagusia gaur: Lourdes Goikoetxeak onartu du "tentsioak" eragin dituela departamentuan zerga bidezko bilketa jaisteak. Murrizketa gehiago iragarri ditu Gobernuak: Fundazio publikoak gutxitu eginen ditu, 12tik 4ra. Parlamentuan, osasun arloko gaiak: Nafarroako Osasun Plataformak bat egin du landa eremuetako udalek egin duten proposamenarekin; Medicos del Mundo elkarteak etorkinei ere osasun arreta ziurtatzeko Foru Legearen "izpiritua" defendatzeko eskatu dio Gobernuari. Alberto Catalanek batzorde horretara sartzea galarazi dio SOS Arrazakeria elkarteko ordezkariari, Oinarrizko Errentaren plataformakoa ere badelako. Iritziaren Plazan, gaur: Jon Abril.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!