Josi Basterretxea: Biolentzia sexuala arma gisa

Euskalerria Irratia 2014ko urtarrilaren 22a

Siriako argazkiak, argazki berri horiek dauzkat begien aurrean. Gerraren zitalkeria erakusten dute: heriotza, tortura, gosea… Siriako gobernuaren aurkako ahotsak indartu dituzte argazki horiek. Eta arrazoiz.

Alabaina, gerra horri buruz informatzean, nazioarteko albiste-agentziei salatu berri zaie ahaztura barkaezin bat: gizonezkoen epika eta tragedia kontatzen dute bai, baina emakumeena, ez. Biolentzia sexuala arma gisa, albiste-agentzia gutxik kontatu nahi omen du.

Biolentzia sexualarekiko, bulimia informatiboa eta ikusezintasuna aipatzen dira.

Gerra-filmetan ikusi ohi dugu gerra garatzen dela guda-oinean, frontean. Eta tabutzat jo izan da kontatzea kaleetan eta etxe barruetan gertatzen dena, jada gerraren olatua herrien gainetik igaro dela, jada frontea hautsi dela. Eta Hollywoodeko filmetan bezala, Siriako gerrari buruzko albistegietan ahaztura bera praktikatzen da… nonbait Sirian emakumeak ez dituzte hiltzen, ez dituzte torturatzen, ez dituzte bortxatzen, ez dituzte betetzen…

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!