Nafarroako Gobernuaren ahultasunaren beste adierazle bat da Idoia Nieves Nafarroako Ogasun zuzendariaren dimisioa. Hala uste dute oposizioko taldeek. Moderna Fundazioaz aritu dira Parlamentuko Ekonomia batzordean; anbulantzia zerbitzuaz, Osasun batzordean. Banatu Taldeak salatu du foru administrazioak 2.000 lanpostu suntsitu dituela iaz. Eta kultur gaietan, "Hezurren ondarea" liburua aipatu dugu: Dolores Redondoren trilogiako bigarren liburua da, eta Fernando Rey eta Mikel Vilchesek euskaratu dute. Iritziaren Plazan, gaur: Maria Solana