Langabeziaren gune beltzak seinalatu ditu Banatu Taldeak. Arlo pribatuan Volkswagen enpresa izendatua du gune beltz. Arlo publikoan, administrazioa publikoa da langile gehien dituena, baina era berean gehiago suntsitzen duena ere bai. Hala salatu du Banatu Taldeko eledun Iñaki Gorrizek: "lana sortu baino suntsitu egiten dute eta lan banaketa da langabeziari aurre eginen dion gakoa".
Gune beltzak, lana sustziten dutenen atariak
Administrazio Publikoak lanpostuak suntsitu baino ez ditu egin krisia sortu zutenetik Banatu Taldearen esanetan. Hori dela eta, Osasun publikoan irudikatu nahi izan dute puntu beltza: lanpostuak ez dira betetzen bajak daudenean, erretiroa hartzen dituztenak ere ez dituzte ordezkatzen eta horrek ere lanpostu galerak sortzen ditu eta lana banatu ordez, ordu gehigarriak sartu behar izaten dituzte langileek.
Banatu taldeak uste du lana banatzeak ekarriko duela irtenbidea eta Nafarroako Gobernuak berak sustatu beharko lukeela hori. Volkswagen eta Administrazioa dira puntu beltzak nafarroan. Lana suntsitu eta langabezia areagotzen dituztenak. Baina Nafarroan puntu berdeak ere badirela ohartarazi dute eta horiek izanen dira datozen egunetan Banatuk nabarmenduko dituztenak.
Gaur Conde Oliveton egin dut protesta, joan den astean Volkswagenen irudikatu zuten lana banatzeko beharra. Datozen asteetan gune berdeak non dauden nabarmenduko dituzte.