Euskalgintzatik, albiste on bat Mintzakide egitasmoaren inguruan. Crowdfunding kanpaina bat abian jarria zuteN Interneten. Diru bilketa horretan, utxienez, bost mila eurora iristea lortu behar zuten, bestela laukorik ez zuten ikusiko. Gaur amaitzen zitzaien 40 eguneko epea eta ostiralean larri bazebiltzan ere, lortu dute. Bart gauean iritsi dira 5.000 euroko helburura. "Pozik eta esker onez gaude euskaltzaleek gure proiektua babestu dutelako", hala esan du Oskar Zapata Topaguneko Nafarroako arduradunak.
Laguntza ematen segitzeko aukera
Gutxieneko helburu hori lortuta, 5.000 euro horiek jasoko dituztela ziurtatuta, orain beste 40 eguneko epea dute diru pixka bat gehiago lortzeko: "6.450 eurora iritsi nahiko genuke".
Mintzakide egitasmoaren egoera ekonomikoa onbideratzea dute helburu. Izan ere, arrakasta handia duen ekimena da. 2004an hasi zirenean 80 parte hartzaile zituzten. Gaur egun, 600. Iruñerrian, eta Iruñerritik kanpo, Nafarroan ere sortuak dituzte taldeak. Horiek behar bezala kudeatzeko finantzazio bide berrien bila jo behar izan dute. Aurten, crowdfunding kanpaina hau egitea erabaki dute, eta ongi atera zaie.
Zu gabe ezin
Zu gabe ezin izenarekin daukate martxan diru bilketa, Goteo.org izeneko plataforman.