Urtebete joan da erietxeetako sukaldeak pribatizatu zituztenetik. Mediterranea de Catering enpresa arduratzen da harrezkero erietxean, ospitalean daudenei otorduak prestatu eta emateaz.
Zerbitzuaren pribatizazioak kexa ugari sortu ditu
Dozenaka kexa agertu ziren hasieran zerbitzuaren eta janaren kalitate exkasarengatik. Gerora bakantzen joan dira salaketak, baina oraindik ere izaten dira. Arantxa Paniagua da Nafarroako ospitaleetako sukaldeetako langile ohietako bat: "pribatizatzeak kalitatean eragina izan du, zerbitzua okerragoa da orain".
Okerrera egin du
Gaur, sukaldeetako langile ohiek agerraldia egin dute Zabaldin, egoera zertan den azaltzeko. Bihar, zerbitzua lehengora itzultzeko eskatuko dute, publiko izateko alegia. Elkarretaratzea Bideko Ama Birjinaren erietxearen parean eginen dute.