Iruñerrian Gaur 2014-01-20

Euskalerria Irratia 2014ko urtarrilaren 20a

Santiago Cervera epaitegian. Parlamentuan, D ereduaren inguruan Guardia Zibilak egina omen duen txostenaren harira, Barcina gaitzesteko eskaera aztertuko dute, eta Barcinak berak ta Iribasek azalpenak ematera joan beharko dute. Irrati lizentzien gaian, lan saioak eginen dituzte Juan Luis Sanchez de Muniainekin eta Euskalerria Irratiko ordezkariekin. Dimisio bat ere bai: Idoia Nieves Foru Ogasuneko zuzendari nagusiarena. Jose Raul Goñik hartuko du haren tokia. Dimisioaren arrazoiak azaltzeko eskatu diote Gobernuari I-Ek eta Geroa baik. Erietxeetako sukalde zerbitzua pribatizatu zutenetik urtebete joan delarik gauzak okerrago daudela salatu dute langile ohiek eta erabiltzaileek; bihar arratsean elkarretaratzea eginen dute Bideko Amaren Erietxearen parean berriz ere zerbitzua publikoa izan dadin. Iritziaren Plazan, gaur: Edurne Elizondo.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!