Ander Pascual (ELA): "Gobernuak berriro ekin beharko lioke D ereduaren aldeko kanpainari"

Euskalerria Irratia 2014ko urtarrilaren 20a

Errealitate sozio-kulturalarekiko errespetuz joka dezatela eskatuz, ELA sindikatuak idazki bat erregistratu du Nafarroako Gobernuaren egoitzan. Finean, D eta A ereduetako testu liburuak ikuskatzen dituztelarik, ez ditzatela gaitzetsi eskatu dute. Hau da, ikuskaritza zerbitzua ez dezatela erabili geletan erabiltzen diren materialak errefuxatzeko.

Garai batean, gogorarazi du ELAko Ander Pascualek, Nafarroako Gobernuak zein Iruñeko Udalak D ereduaren aldeko kanpaina egin eta aniztasuna errespetatzen zituzten: "Euskal Hizkuntzaren mapa agertuz, Euskal Herri kultural eta linguistikoaren errealitatea islatzen da". Modu horretan ELAren ustez, "Gobernuak berriro ekin beharko lioke D ereduaren aldeko kanpainari".

"Onartezina da D ereduaren aurkako kanpaina"

Azken hilabeteotan UPNren Gobernuak Nafarroako euskal errealitatearen aurka egin dituen erasoek, onar daitezkeen muga guztiak gainditu dituztela salatu du ELA sindikatuak: "D ereduaren inguruko ustezko Guardia Zibilaren txostena onartezina da".

Nafarroako Gobernuak hezkuntza publikoarekin hartu duen jarrera aldatzeko eskatu dute eta ez dezatela helburu politikoekin erabili.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!