Pasa den udaberritik, abian da Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna. Jada, lau batzar nazional egin dira (Eibar, Altsasu, Donostia eta Bilbon) eta eztabaidarako zirriborroa banatzen ari da, bai herri, auzo eta herrialdeetan, bai sektoreen artean, eztabaidatzeko.
Ez dira sindikatu edo gizarte elkarteetako zuzendaritzen programak bilatzen, erakunde horien barnean edo kanpoan dauden pertsonen iritziak baizik. Lehengo bi atalak (Hitzaurrea eta Printzipioak) oso aurreratuak daude; falta dena, berriz, interesgarriena da: ze eskubide edo errebindikazio jotzen diren oinarrizkotzat gizarte berri justuagoa eraikitzeko eta ze tresna behar diren horretarako; era berean, ze estrategia (mobilizazioa barne) erabili beharko litzatekeen epe erdian eta luzean.
Herenegun, asteazkenean, Iruñerrian hamabostaldi bat abiatu zen, hilaren 31n bukatuko dena. Bertan, eztabaida sektorialak egiten ari dira: enplegua eta lan eskubideak, pentsionistak, emakumeak, gizarte zerbitzuak eta abar. Badago web horri bat non egitaraua eta gainontzeko informazioa agertzen diren: HYPERLINK "http://www.eskubidesozaialenkarta.com" www.eskubidesozialenkarta.com. Animatu eta parte hartu, Karta guztiona izan behar baita.