Iruñerrian Gaur 2014-01-17

Euskalerria Irratia 2014ko urtarrilaren 17a

Juan Luis Sanchez de Muniain: "Gobernuak ez dio Euskalerria Irratiari lizentzia emanen nahierara"; Mikel Bujanda: "Erne! Nafarroako Gobernuak ez du amore eman nahi". Irrati lizentzien gaiaz galdetu diote Parlamentuko Kultura Batzordean Nafarroako Gobernuko kontseilariari. Haren hitzak entzunda kronika egin du Bujandak. Iruñeko Udalak ere Nafarroan duen seinalea digitalizatzeko eskatu dio EITBri. "Ahotsa behar dugu" izeneko proiektu komunikatiboa martxan jartzeko crowdfunding kanpaina ere aipatu dugu, Mintzakidekoen "Zu gabe ezin" diru bilketa ere bai. Gaur arratsaldean, hedabideen inguruko mahai ingurua Katakraken; Xabier Amuriza, Txantreako Euskaldunon Biltokin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!