Iruñerrian Gaur 2014-01-16

Euskalerria Irratia 2014ko urtarrilaren 16a

Murrizketen ondorioak albiste: Cormin Elkarteak salatu du gero eta okerrago dabiltzala, kolapsatuta: Nafarroako Gobernuari finantzazio egonkorra eskatu diote. Anbulantziek eskaintzen duten zerbitzuaren kalitatea ere behera egiten ari da UGTren arabera: kudeaketa eredu bakar bat eskatu du. Suhiltzaileek ere langile kopurua mantentzeko eskatu diote Foru Gobernuari, gero eta baliabide gutxiagorekin ari direlako. D ereduko irakasleak zelatatuta Guardia Zibilak ustez egina duen txostenaren inguruan izan diren adierazpenak, bizikletaren erabilerari Iruñeko Udalak jarri nahi dizkion mugak, Asier ETA biok filmaren estreinaldia ere albiste. Eta Iritziaren Plazan, gaur: Koldo Martinez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!