Alberto Barandiaran: Bizikleta, arazo nagusia

Euskalerria Irratia 2014ko urtarrilaren 15a

Bizikleten erabilerari muga gehiago jarri nahi dizkiotela irakurri dut gaur goizean. Igogailu publikoetan ezingo da sartu, eta merkatal bideetan ezingo da erabili. Irakurri, eta ezin sinetsita geratu naiz. Duela gutxi, 200 euroko isuna jarri zioten 17 urteko gazte bati Udaletxe Plazan, musika entzuten joateagatik bizikleta gainean. Ados egonda debekuarekin, belarrietatik sartzen baita bizikleta gainean zoazela informazioaren parte handi bat, neurrigabekoa iruditzen zait zigorra, non eta Udaletxe plazan, oinezkoendako eremu batean. Eta era berean neurrigabea iruditzen zait igogailu publikoetan, esaterako Descalzosekoan, bizikletarekin sartzea debekatzea. Bizikletaren ohiko erabiltzailea naizen aldetik, kosta egiten zait ulertzea hirirako hain egokia den ibilgailu honen aurka dagoen iritzi orokor samarra. Kosta egiten zait ulertzea oinezkoen etsai gisa aurkezteko batzuek erakusten duten tema.

Bizikleta bihurtu dute zirkulazio arazo nagusia. Ez sinestekoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!