Alor sozialeko albiste dezente Iruñerrian Gaur: Parlamentuak pobrezia energetikoaren aurkako plan bat eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Kalitateko osasun zerbitzua ziurtatzeko eskatu dute landaguneetako 160 udalek lege ekinbide bat Parlamentuan aurkeztuta. Nafarroako Gobernuak 2015era arteko Plan Teknologikoa aurkeztu du 85 milioi euroko inbertsioa aurreikusita. Irrati lizentzien gaia Metropoli Forala saioako solasaldi politikoan, Iruñeko Udalera EH Bilduk eta Izquierda-Ezkerrak eramanen dituzten proposamenak, eta Iritziaren Plazan, Alberto Barandiaran.