Josi Basterretxea: Prentsa ‘serioa’, arrosa

Euskalerria Irratia 2014ko urtarrilaren 15a

Traje ilun eta alkandora zuriarekin jantzita azaldu da seiehun kazetariren aurrera François Hollande, Frantziako presidentea. Parisko Eliseoan izan da prentsaurrekoa. Argazkiak halaxe agintzen baitu.

Murrizketei buruz hitz egin du Hollandek. Berrogeita hamar mila milioiko murrizketaren berri eman du Errepublikako buruak. Esan, esan du enpresei zergak jaitsiko dizkiela, enplegua sortzeko neurririk eskatu gabe. Frantziako panorama larria marraztu du Frantziako presidenteak.

Kazetariak zer galdetuko eta ea ohiko andrearekin segitzen ote duen… alegia zenbateraino ote dabilen kateaturik ezkontzaz kanpoko andre batekin…

Egunkariek, askok behintzat, zer ekarriko tituluetara eta horixe, alegia ea nobia berria ote duen presidente frantsesak. Eta kexaz gehienak, ez baitu zuzen erantzun Hollandek.

Prentsa arrosaren lantegi zena, orain prentsa ‘serioarena’ da. Kazetaritzaren krisiaz dihardugunean, horretaz ere jarduten gara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!