Santi Leone, Argia-ren irudi batean.
Santi Leone historialari, irakasle, pentsalariak gaurkotasunari buruzko dekalogo multimedia plazaratzen du astelehenero Metropoli Forala saioan. Honatx aste honetakoa (audioa behean):
1. Larunbatean, manifestazioa Bilbon.
Giza eskubideen aldeko manifestazioek jendetza biltzen dute Euskal Herrian.
2. Bilboko mesokrazia eta Gipuzkoa sakona.
Hala definitu zituen manifestaziora joan zirenak, Santiago Gonzalez analistak El Mundon.
3. Bortizkeria, Intereconomian azaldua:
Prentsa arrosako estiloa kazetaritza politikora eraman du Intereconomiak.
4. Photoshopa erabiltzen duen kazetaritza [I].
Ortzegunean, ABCk Ainhoa Baglietto abokatuaren argazkia aldatu zuen photoshoparen bidez.
5. Photoshopa erabiltzen duen kazetaritza [II].
Atzo, La Razón egunkariak erraten zuen Infantak borondatez deklaratuko duela, “ez baitu zer ezkutaturik”. Marhuendak Castro epailea kritikatu du
6. Roberto Jiménez, haxixa legeztatzearen alde.
Laster grafittiak egiten hasiko zaigu PSNko burua.
7. Yolanda Barcinak politikarien ondasuna publiko egitea proposatu du.
UPN alderdian ez daude denak ados.
8. UPyD alderdiko Martínez Gorriaran diputatuak eskatu du Kataluniako autonomia bertan behera utz dezatela.
Gora Espainiako Konstituzioa!
9. Nafarroako parlamentuak mozio bat onartu du, eskolak eredu linguistikoaren
arabera ez bereizteko.
10. Epaileek arrazoia eman diote Euskalerria Irratiari eta atzera bota dute
egindako lizentzia banaketa.