Aitor Etxarte: Inditex kaletik gora

Euskalerria Irratia 2014ko urtarrilaren 13a

Banaka ari dira, baina gehienetan binaka. Ile-apaindegian izan direla erakutsiz, oinetako guztiz berriekin, ispilu aurrean landutako mugimendu eta keinuen naturaltasuna erakusten, soinketaren saio neketsu eta elikadura kontrolatuari zor dioten gorputzaren jabe, ohiko kaletarrak ikusezinak bihurtuz, erakusleihoen aurrean ezaxola agertuz, batean sartuz eta hurrengoan ere bai, poltsa handiak bildumatzen, denbora infinituaren jabe. Ahitu arte.

Merkealdi garaian aspertu arte antzematen dira horrelakoak Inditex kalean, lehen Karlos III.a zena. Poltsalariek garbi dute, filosofo kritiko izan gabe, modernitatean derrigorrezko gozamenak ordezkatu duela aspaldiko debekua, orain desioaren ekonomiak bazterrean utzi duela diziplinaren boterea.

Beraiek krisia deitu duten honen onuradunak izan dira. Gehienontzat lehengo ekuazioa alderantziz dago: itzuli dira aspaldiko debekuak, botere zigortzaileak agintzen du bizitzan. Ekonomian zorra da egungo ardatza.

Yannis Stavrakakisek, Lacanen arrastolariak, idatzi du: “zorra botere moeta da, hutsegitearen morala, zorra sortzerakoan egina, eta promesaren morala, hartutako zorrarekiko berdintzeko asmoarekin lotzen garelako.”

Nork esan du lan baldintzek eta moralak ez dutela loturarik?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!