Xabier Barber: Eskratxeak

Euskalerria Irratia 2014ko urtarrilaren 10a

Argentina eta Uruguaitik datorkigu hitza. Eskratxea manifestazio mota bat da, jendea salatu nahi duenaren pertsonaren etxe edo lantokiaren aurrean biltzen dena.

Estatu espainolean, batez ere etxekaleratzeak direla eta, holako hainbat egin dira. Hori ikusita, gobernuak prestatu omen du lege aurreprojektua non, beste zikinkerien artean, eskratxeak debekatzen edo, guttienez, gogor zigortzen baitira.

Baina hara nor eta Iruñeko arpezpikua eta hara zer eta eskratxea egiten ikusi genuen, Guardia Zibilak babesturik, Antsoaingo klinika baten aurrean. Berri ona, ene ustez, zeren aurreprojektua lege bihurtuko balitz eta arpezpikua berriro horrelako bat eginen balu, zigortzen ausartuko al lukete?

Nik ezetz uste dut eta, beraz, legea berdina bada guztiontzat, beste eskratxelariak ez lituzkete zigortuko ere. Ala legea ez da hain berdina?  Nola ikusten duzue?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!