Presoen kolektiboaren bitartekarien kontrako operazioaren inguruko albisteak, Iruñerrian Gaur: Gaizka Arangureni eginiko elkarrizketa, Jaione Karrera abokatuaren adierazpenak eta erreakzio politikoak eskaini dizkizuegu. Espainiako Auzitegi Gorenetik iritsi diren bi erabaki ere bai: bata, ez duela tramitera onartu Uxue Barkosen aurkako kereila Iruñeko Udaleko dieten kontura; bestea, Gorenak baliogabe utzi duela duela zortzi urte Nafarroako Gobernuak egin zuen irrati lizentzien banaketa. Iritziaren Plazan, gaur amaitu den villavesetako grebaren kontura, Jon Abril.