Beldur direla, kezkatuta daudela eta Ebroko Ur Konfederazio eta Nafarroako Gobernua ez direla beraietaz arduratzen salatu dute Parlamentuan Esako Lasaitasuna urbanizazioko bizilagunek; ia urtebete daramate batzuek euren etxeetatik kanpo. Villavesetako langileak aurreakordioa onartu ala greban jarraitu bozkatzen ari dira gaur; arratsaldean jakinaraziko dute emaitza. Ilundaingo adingabeentzako zentroan gertatzen ari denari ere begiratu diogu. Mintzakide egitasmokoak Goteo.org plataforman egiten ari diren diru bilketari ere bai. Iritziaren Plazan, gaur: Floren Aoiz.