Urte berria abiaturik joandakoaren zama noraino iristen den atzemateko parada izan dugu. Izan ere, urte berrian esnatu garenean Yolanda Barcina aurkitu dugu, oraingoz ere, Gobernuan. Are makurrago, Robertiko Jimenezek jarraitzen du gobernua eta oposizioaren arteko linbo arraru horretan, gobernu aldaketa eta hauteskundeak eskatuz gobernu aldaketa eta hauteskundeak galarazten dituen une berean. Esnatu garenean amets gaiztoan segitzen dugula ikasi dugu. Ikasi dugu, berriz ere, erronka zaharrak ditugula gure aurrean. Aldaketak geuk ekarri beharko ditugula, ez baitizkigu inork ere oparituko. Ongi etorriak urte zahar-berri honetara!