Villavesetako greba bukatzear egon liteke: gaur gauean langileek batzarra dute enpresak eta langileen batzordearen gehiengoak akordiorako adostu dituzten oinarriak onartu ala ez erabakitzeko. Dendariek salmentak igotzeko itxaropenarekin hasi dute neguko merkealdia. Nafarroako Merkatarien Federazioko kudeatzailea Elisabeth Azkaraterekin hitz egin dugu. Eta Iratxe Kontsumitzaileen Elkarteko Mikel Bezunarteak arduraz kontsumitzeko aholkuak eman dizkigu. Parlamentuak herritar guztiek osasun arreta jasotzeko eskubidea defendituko du Auzitegi Konstituzionalean. Iritziaren Plazan, gaur: Maria Solana.