Iruñerrian Gaur 2013-12-26

Euskalerria Irratia 2013ko abenduaren 26a

Villavesetako langileak bilerak egiten ari dira talde parlamentarioekin. Mikel Guerra enpresa-batzordeko kidearekin hitz egin dugu Iruñerrian Gaur. Ziordia eta Arabako Egino artean dagoen pista lehenbailehen konpon dezala eskatu dio Parlamentuak Gobernuari. La Hormiga Atomica Katakrak bilakatuko da kale Nagusiko egoitza zabaltzean; egoitza berria heldu den asterako irekitzea espero dute. Juan Carlos Etxegoien "Xamar"ek Euskara Jendea dokumental sortaren inguruan eman dizkigun azalpenak, eta Entzun urtekariaz Xabier Sagardiak kontatu dizkigunak ere jaso ditugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!