Polboroirik gabe, Gabonik ez

Euskalerria Irratia 2013ko abenduaren 23a

Gabonak, ez dira Gabonak turroirik, polboroirik eta mazapanik gabe. Urtean behin bakarrik jaten ditugu, eta gogoekin hartzen ditugu, baino normalean, gehiegi jaten ditugu. Produktu guzti hauek antzeko energia kopurua dute, 500kcal inguru 100 gramoko. Konposaketa aldiz ezberdina da. Guztiek azukre asko dute, gehien bereizten dituena gantz mota da.

Polboroiak, txerri gantzarekin eginak direnez, gantz azido monoasegabeak izango dituzte, baino baita gantz ase eta kolesterola, osasun kardiobaskularrerako oso desegokiak direnak. Mazapanak eta turroiak aldiz, fruitu lehorrekin, almendrekin gehien bat, eginak direnez, gantz azido asegabeak dituzte, osasuntsuagoak direnak. Txokolatezko turroia ez dugu multzo honetan sartuko.

Gabonak bukatzeko, errege-erroska/opila. Aurrekoak bezala, azukrez eta gantzaz osaturik. Oso garrantzitsua da neurrian erostea, ospatzeko egunetan bakarrik jateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!