Iruñerrian Gaur 2013-12-20

Euskalerria Irratia 2013ko abenduaren 20a

Villavesetako gatazkan soluziorik ez, eta bosgarren greba eguna gaur. Kontuen Ganberak dio Eguesibarko alkate Josetxo Andiak preferenteak erosterakoan "legezokotasuna, gardentasuna eta kudeaketa ona"ren irizpideak "nabarmen" urratu zituela. Marta Vera kontseilariaren kudeaketa salatu du Nafarroako Osasun Plataformak. Nafarroako Ubidearen aurkako manifestazioa, bihar eguerdian, EHNE sindikatuak. Memoria Historikoaren Legea betetzeko eskatu diote Gobernuari Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak eta Aranzadik; 200.000 euro beharko lituzke horretarako. Olentzero badator: bihar ongi etorri festa antolatu du Errekoleten plazan Iruñeko Olentzeroren Lagunak Elkarteak. Iritziaren Plazan, gaur: Laura Perez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!