Laura Perez: Aurki iritsiko da neguko solztizioa

Euskalerria Irratia 2013ko abenduaren 20a

Aurki iritsiko da neguko solztizioa, urteko gaurik luzeena eta iluntasunak dakarren bakearekin batera, geure norabidea aztertzeko momentua iritsi zaigu, argiaren bila bultzatuko gaituena.

Serbitzu publikoen murrizketak, prekarietatea, errepresioa, oinarrizko eskubideen urraketa eta askatasun falta gure eguneroko bizitza baldintzatzen duten arren, horrek, indartu ere egiten gaitu eta herri konszienteago bat bilakatu.

Ez gara beldur: urte berriarekin geure amets kolektiboak bideratzen jarraituko dugu, boterearen aurrean adeigabe, geure bizi pozaz militantzia eginez. Guztion arteko elkartasuna izanen da geure egunsentiko izarra eta pairatzen dugun indarkeria, errebeldiaz uxatuko dugu.

Geurea da itxaropena, geurea hitza eta boterea, beraz, datorren urte honetan, heldu diezaiogu geure geroari eta haien grisa, kolore biziz margotu dezagun elkarrekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!