Euskal Herriko Nekazarien Elkarteak (EHNE) manifestazio baterako deialdia luzatu du egun hauetan. Abenduaren 21ean, larunbata, bihar beraz, goizeko 12:00etan abiatuko da Iruñeko Autobus geltoki zaharretik.
Badirudi datorren urterako aurrekontuen proiektuan, 19 miloi euro baino gehiago urperatu nahi duela UPNk Nafarroako ubidearen bigarren fasean. Nahiz eta pentsatu proiektua ez dela aurrera aterako (Gobernuak ez baitu boto kopuru nahikorik), manifan parte-hartzea garrantzitsua delakoan nago.
Ubideak ez du zentzurik nekazaritza jasangarriren ikuspuntu batetik eta ez ditu bete ezta dirudunek zituzten helburuak ere. Orduan, zergatik luzatu? Berriro dirua lagunentzat?
Goazen bada bihar, 12:00tan, autobus geltokira; merezi du eta.