Zubimuxu aterpetxea eta Goizueta osoa ezagutzeko gonbidapena ekarri digute bertako Irune Zabalak eta Zuriñe Lujanbiok. Duela urte eta erdi zabaldu zituen ateak Zubimuxuk. 10 pertsonarentzako bi logela, bat seikoa eta bi bikoitz daude bertan. Ostatuaz gain, herria, bere etxeak, lanbide zaharrak, garbitokia eta inguruko ibilaldi zoragarriak ezagutzeko parada ezin hobea eskakintzen digu Zubimuxu aterpetxeak.