Saioa Alkaiza: Yolanda Barcina

Euskalerria Irratia 2013ko abe. 19a, 11:48

13 TVko El Cascabel saioan egon da Yolanda Barcina. Eta 13TV ezagutzen ez duenarentzat aipa dezagun, TDT Party hedabide taldekoa dela. Alegia, Intereconomiaren jabe berarena.

Testuingurua ulertuta, segi dezagun bada. Hor azaltzen da Barcina, hurkoaren fatxa nibela elikatzeko programan. Eta zein gai hartuko, eta hezkuntza. Orain, polemika bizi dagoela.

Honako hitz hauek bota zituen, Barcinak (Bota. Ahoskatu eta esan hitzak gehiegi esatea liratekeelako halako astakeriei izena jartzeko)

Hau esan zuen, hitzez hitz:

“Ez gara ari jasotzen euskarazko eskaera handiagoa beste hizkuntza bat eskaintzen ari garelako, ingelesa. Apustu handia egiten ari gara. Horregatik, lehen Nafarroako Parlamentuak eskatzen ziguna baino gutxiago egin behar izan dugu D ereduarengatik”

To eta no! Gutxiago egiten ari direla onartu. Eta ingelesaren alde, “apustu handia”. Eta zuri-beltzeko garaikoak behar luketen kontertulianoek baietz buruarekin. Euren babesa adieraziz edo.

Hitz egin dezatela gero adoktrinamenduz eta inposizioaz, oso ongi dakita eta zertaz ari diren.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!