Euskal Irrati Telebistako kate guztiak modu digitalean ikusi eta entzuteko dena prest omen dago teknikoki, Nafarroari txakur txiki bat ez kostatzeko maneran. Nafarroako Gobernuaren baietza baizik ez da falta. Eta hara non EITBko administrazio kontseiluak Barcinari eskatu Eguberrietarako eman dezan baimen hori. Noizko eta Eguberrietarako. Eguberriak, badakizue, bake garaia, eskuzabal eta onbera jokatzeko garaia. Oparien garaia. EITBKo administrazio kontseiluko kideek bete-betean sinesten dute Eguberrietan, nori eta sorgina pirulinari eskatu diotelarik zer eta Olentzerorena egitea, norekin eta Nafarroako euskaldunekin. EITBKo administrazio kontseiluko kideek oraindik ez dakite opariak gurasoek ekartzen dituztela, nondik ekarria dagoenean.