Roberto Perez (gurasoa): “Euskaraz jakiteak beste hizkuntzak ezagutzen laguntzen du”

Euskalerria Irratia 2013ko abe. 18a, 14:10

Azken egunotan, D ereduko irakasle eta ikasleen hitzak jaso ditugu irratian. Haien berri izan dugu. Egunero ikasten dutena. Eguneroko lana erakutsi digute. Gaurkoan guraso bat ekarri nahi izan dugu. Roberto Perez Elortza 47 urteko iruindarra da. Arrosadiako auzoan hazitakoa haurtzaroan. Gaztelaniaz ikasi zuen. Garai hartan ez zegoen eskolarik bere inguruan. Ingeles Filologia ikasi zuen Zaragozan. Horren ondoren, irakaskuntza publikoan plaza lortu eta bere burua birziklatzea erabaki zuen. Bi urtetan ikasi zuen euskara.

D ereduan, irakasle eta guraso

Modu horretan, D ereduan hasi zen lanean. Irakasle izan zen eta zuzendaritza ardura ere hartu zuen Burlatako Askatasuna Institutuan. Bitartean, semea alabak eduki eta haiek ere euskarazko eskolara eramateko erabakia hartu zuten familian. Egun, unibertsitatean ere euskaraz jarraitzen dute haien ikasketak egiten. Roberto Perez Elorza, D ereduarekin lotura zuzena duen hasiera bateko ikaslea, egungo irakaslea, eta etengabeko gurasoaren esperientzia ezagutu dugu Metrópoli Forala saioan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!