Ez, ez naiz ari Guardia Zibilean barne promozioko lanpostuak erdiesteko Nafarroako euskal irakasleen ideiei buruzko tesiak egiteko hartu omen duten ohitura bitxiaz.
Hori, bere horretan, harrigarria da, baina nik beste gauza harrigarri batzuk ekarri nahi dizkizuet hizpide.
Ez baitidazue esanen ez dela biziki harrigarria, inoiz gutxi ikusia, azkenotan gertatzen ari dena: krisien ororen gainetik Durangoko Azokako salmentek gora egitea, kasu, edota BECeko bertsozale-betealdi erabatekoak bere horretan irautea, eta, aldi berean, sarrera guztiak saldu ez izana Osasuna-Real Madrid futbol-partidan edota pilotako lau t'erdiko txapelketan...